Mezu hau ez baduzu egoki ikusten, egin click hemen

I+G+bn inbertitzen duzu eta finantzaketa bila zabiltza?

Donostiako Sustapenak, CIALT eta INNOTAXekin elkarlanean, jardunaldi honetarako gonbita luzatzen dizu.

Zerga-araudietan zerga-pizgarriak aurreikusten dira ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikorako; hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergaren kuotan dedukzioak egiten dira, eta enpresa batzuek ezin dituzte horiek eskuratu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga-alorreko neurri berriak bultzatu ditu, eta, tartean, kredituak edo zerga-dedukzioak lagatzeko aukera eskaintzen du I+G+b proiektuetarako finantzaketa eskuratzearen truke.

Jardunaldian, neurri horiek ezagutu ahal izango dira. Neurriak, ziur aski, 2016ko urtearen amaiera aldera onartuko dira aplikatzen hasteko

 

Eguna: asteazkena , 2016ko urriak 5.

Lekua: Talent House.

(Baenako Dukearen pasealekua, 42. 20009 Donostia)

Ordua: 9:30 - 11:00.

 

   

 

 

 

 Honelako mezu gehiagorik ez jasotezeko, egin click hemen